Gaur, nagusien eskuz binakakoa, Araneko frontoian

Erredakzioa 2024ko urr. 13a, 08:40

Gaur, domeka, Gipuzkoako txapelketako ohorezko mailako eskuz binakakoa jokatuko dute Soraluzeko ordezkari Manex Balerdik eta Aitor Mendizabalek Azpeitiako Egigurenen eta Labakaren kontra. 11:30ean hasiko da partida, Araneko frontoian.

Irailean hasi zen Gipuzkoako eskuz binakako ohorezko mailako txapelketaren lehen fasea. Eta fase horretako seigarren eta azken jardunaldiko partidak datorren asteburuan jokatuko dira, urriaren 20an. 

Orain arte, partida guztiak galdu egin dituzte Soraluzeko ordezkariek, beraz, aurten jaitsiera fasea jokatzea tokatuko zaie Gipuzkoako txapelketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.