Jokin Oregik irabazi du Lezoko Irakurketa Dramatizatuen Lehiaketa

Egoitz Unamuno 2024ko urr. 8a, 13:48

Benan Oregik jaso zuen saria Lezon.

Larunbatean jokatuko zen Lezoko II. Irakurketa Dramatizatuen Lehiaketaren finala eta bertan Jokin Oregiren lana suertatu zen garaile: Arima eta Bihotza.  

Zapatuan jokatu zen Lezoko II. Irakurketa Dramatizatuen Lehiaketaren finala eta bertan, sei lan lehiatu ziren, sei autorerenak: Jokin Oregi, Ainhoa Mariezkurrena, Hegoa Alvarez, Galder Perez, Goiz Eder Iturain eta Pedro Jose Zabalza.

Emanaldian goi mailako zuzendariak, Amancay gaztañaga, Ximun Fuchs eta Patricia Urrutia; aktore/aktoresak, Joseba Apaolaza, Ainhoa Artetxe, Josune Vélez de Mendizabal, Naiara Bergez, Edurne Agirrezabala, Xumai Gorostiaga, Sandra Fernandez aguirre eta Patxi Pérez; eta musikariak, Iñaki Salvador, Mad Muasel eta Big Sound DJ izan ziren.

Aktoreek irakurketa dramatizatu bidez interpretatu zituzten sei lanak publikoren aurrean baina lan bakoitzaren autorea nor zen jakinarazi gabe. Ondoren, ikusleek, boto bidez, gustukoen zuten lana aukeratu zuten, Arima eta Bihotza, eta ostean, jakin zuten autorea Jokin Oregi zela.

"Sekulako poza"  

Jokinek ezin izan zuen zapatuan Lezon egon, egun horretan, Bilbon, 'Non dira haurrak?' antzezlanaren gaztelerazko estreinaldia zuelako eta bere partez, bere anaiak, Benan Oregik, jaso zuen 1.200 euroko saria. 

Antzerkilari plazentziatarrak Plaentxia.eus-i kontatu dionez, "sekulako poza" sentitu zuen Lezon bere lana saritu zutela jakin zuenean eta etorkizunean, Arima eta Bihotza taularatzeko asmoa duela ere adierazi du. Testu laburrak, etorkizun hurbil batean (2060. urtean) kokatuta, gizakien eta roboten arteko harremanen inguruan dihardu.