'Non dira haurrak?', Jokin Oregik sortu duen azken ikuskizuna

Egoitz Unamuno 2024ko abu. 21a, 15:16

Antzezlanaren kartela.

'Non dira haurrak?' da Jokin Oregik idatzi eta zuzendu duen azken antzezlana, publiko helduari zuzendua. Irailean estrenatuko da Bilboko BBK Aretoan.   

 

Hilabete barru kaleratuko du Jokin Oregik helduei zuzendutako bere antzezlan berria: 'Non dira haurrak?', Sala BBK-k eta Tartean Teatro Konpainiak ekoiztua. 

Obrak zortzi urteko neskato baten suizidio saiakera kontatzen du: "Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek nabarmen egin dute okerrera. Gurasoak zer egin jakin ezinda dabiltza. Alabak ez du inolako azalpenik ematen. Azkenean, Leire psikologoaren kontsultara eramatea erabaki dute. Hala ere, inork ezingo du saiakera tragikoa ekidin. Neskatxa hondartza ondoko harkaitz batzuetan agertuko da larri zaurituta. Gertakari horren gainean harilkatzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudelki zorrotz eta zeharo depresibo batek haurrengan duen eragina agerian uzten duelarik". Hain zuzen, gizarteak haurrengan duen eraginaz hausnartzeko tartea hartzera gonbidatu nahi du ikuslea zuzendari plazentziatarrak.

Tartean Teatroak jakinarazi duenez, obraren euskarazko bertsioa irailaren 28an eta 29an estrenatuko da Bilboko BBK Aretoan. Sarrerak salgai daude BBKren webgunean