Barikuko partidaren hasierako tantoetan, sakeak markatzen zituen bikotze bakoitzaren aldeko tantoak. Sakea hartu, bizpahiru tanto egin. Halaxe ibili ziren Soraluzeko zein Hernaniko bikoteak hamabina eta hamahiruna ere eginez.
Hortik aurrera, baina, finago ibili ziren bisitariak eta Soraluzekoen 15. tantoan abantaila handitu eta 22raino ailegatu ziren, etxekoak 17. tantoan lagata.
Edozelan ere, Araneko frontoian izan ziren bisitariek tanto ederrez eta partida entretenigarriaz gozatu ahal izan zuten.