“Bakeari, konponbideari eta elkarbizitzari ateak behin betiko irekitzeko unea dela” eskatzera datorren kanpaina aurkeztu du asteon Sare herritarrak, Behin betiko, eta, horixe izan zuten hizpide barikuko azken elkarretaratzean.
Esan zutenez, eskaera hori izango da urtarrilean Bilbon egingo duten mobilizazioaren aldarrikapena, “euskal presoen auziari behin betiko aterabidea” halaber, nahi dute “berehala eta behin betiko· irits dadila “biolentzia ezberdinen biktimen errekonozimendua.
Euri-zaparrada tarteko, Kontzejupean elkartu ziren, eta, 45 bat lagunek babestu zuten barikuko elkarretaratzea.