Bihar Ohorezko mailako eskuz binakakoa, Aranen

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 26a, 13:38

Bihar, barikua, Gipuzkoako txapelketako Ohorezko mailako eskuz binakako partida jokatuko dute Soraluzeko PIlota Elkartetik Aitor Mendizabal eta Manex Balerdi pilotariek Hernaniko Apaolaza eta Lizeaga pilotarien kontra. 19:15ean da hitzordua, Araneko pilotalekuan.

Bihar jokatuko den eskuz binakakoa Gipuzkoako txapelketako Ohorezko mailako hirugarrena izango da.

Soraluzekoek etxean jokatu zuten lehen norgehiagoka eta 20-22 galdu zuten lehia handiko partidan. Joan den asteburuko partida, berriz,  Azpeitian jokatu zuten eta 22-16 galdu zuten Egiguren eta Labakaren kontra.

Bihar dute hirugarren hitzordua, txapelketaren lehen fasearen erdialdera iritsiko dira, bada. Beste hiru partida geratzen zaizkie lehen fasea bukatzeko, hain justu, lehen faseko seigarren eta azken jardunaldiko partidak urriaren 20ko asteburuan jokatuko dira.

Ondoren, talde bakoitzeko lehen bi bikoteak finalerdietara pasatuko dira ea hirugarrenak eta laugarrenak jaitsiera fasea jokatuko dute beste taldekoen kontra. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.