Hasita dago aurtengo Marraskilo tour mendi ibilbiderako atzera kontaketa. Online inskripzioa beteta eta itxita dago. Izena eman dute denetariko adineko 120 lagunek, 79 dira gizonezkoak eta 41 emakumezkoak. Antolatzaileen esanetan, iazko plaza kopuru bera ipini dute eta errezeloa dute aurten iaz baino azkarrago bete ote den Interneteko izen-ematea, “baina joan zen urteko antzera”, gaineratu dute.
Bi ibilaldi
Izan ere, preziatua da Soraluzeko mendietan zehar egiten den Marraskilo Tour mendi ibilaldia. Iaz, 150 lagun pasak parte hartu zuen. Batzuk korrika egiten zuten, beste askok oinez baina erritmo bizian, eta, gehientsuenek ahal zutenmoduan, ibilaldia bukatzeko helburuarekin. Azken batean, ibilbide motzak berak 19 kilometro baditu eta luzeak, berriz, 35 kilometro, beraz, komeni indarrak ondo neurtzea.
Bide garbiketak eta beste
Kontuak kontu, online inskripzioa itxita, aurtengo ibilaldi-egunari begira jarrita daude antolaketa taldekoak. Bost lagunek dihardute horretan lanean; egunean bertan, berriz, 12-15 bat lagunek jardungo dute, anoa puntuetan eta bestelakoetan.
Ibilbideari dagokionez, egunotan garbituko dute eta gero, azkeneko astean, markatu egingo dute, urriaren 3an edo 4an, markekin arazorik ez izateko.