Pentsioen osagarria eta gutxieneko soldata propioa

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 24a, 10:28

35 bat herritarrek parte hartu zuten elkarretaratzean, atzo.

Eguen honetan, gutxieneko pentsioa bermatzeko Jaurlaritzak osagarria eman dezan eskatuko dute Herri Ekimen Legegile bitartez, Legebiltzarrean. Horixe izan zuten, besteak beste, hizpide atzo, pentsio publiko duinen aldeko elkarretaratzean, gogora ekartzeaz bat oraindik badagoela bertaratzeko lekua autobusean. Horrekin batera, Jaurlaritzak sustatu nahi duen EAErako gutxieneko soldata propioarekiko aldekotasuna erakutsi zuten.

Ostegun honetan erregistratuko dute 1.080 euroko pentsioa bermatzeko osagarria eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea. Ekimena babesteko, 11:00etan, elkarretaratzea egingo dute Legebiltzarrean. Eta inguruko herrietatik -Soraluzetik ere bai- autobusak izango dira bertaratzeko. 

Hurrengo astean ospakizuna

Bestalde, asteleheneko elkarretaratzean, Jaurlaritzak sustatu nahi duen EAErako gutxieneko soldata propioarekiko aldekotasuna erakutsi zuten. Azpimarratu zuten moduan, “Europako Gutun Sozialaren arabera, gutxieneko soldata batez besteko soldataren %60arekin bat etorri behar da, baina hori ez da gertatzen Espainiako Estatuan Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS), eta are gutxiago EAEri edo Nafarroari legokiokeenarekin”; horrexegatik aproposa pentsatzen zaie honako propio beste bat eskatzea.

Azkenik, gogora ekarri zuten urriaren 1ean Adinekoen Nazioarteklo Eguna ospatuko dela eta jakinarazi zuten Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduak datorren irailaren 30eko elkarretaratzean egingo duela bat ospakizunarekin.