Xabi Labaien musikaria omenduko dute bihar Bergaran

Egoitz Unamuno 2024ko ira. 20a, 13:41

Xabi Labaien pianoa jotzen. Iturria: Omenaldia iragartzeko kartela.

2023ko uztailean hil zen Xabi Labaien musikari eta soinu teknikaria omenduko dute bihar haren senitarteko eta lagunek Bergarako Kartzela Zaharrean (Gaztetxean). Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.

Goiena.eus agerkari digitalak jakinarazi duenez, biharko ekitaldian argazkiz osatutako bideoak eta zuzeneko musika izango dira eta, besteak beste, Lisker eta Seska taldeek joko dute.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.