Dagoeneko 87 lagunek eman du izena Marraskilo Tourren

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 20a, 10:20

Hainbat gazte iazko edizioan.

Zenbakiak ikusita, laster beteko da aurtengo Marraskilo Tour mendi ibilaldirako izen-ematea. Aste honetako hasieran 67 lagunek zuten izena emanda, bada, gaur, barikua, dagoeneko 87 dira eta guztira, 120 lagunendako lekua dago online izen-ematean. Irailaren 28a da izena emateko azkeneko eguna, baina libre dauden plazen kupoa betetzean ere itxi egingo da online izen-ematea. 

Bestetan moduan, denetariko herritarrak ari dira animatzen aurtengo Marraskilo Tourrerako, umeak, gazteak, helduak zein nagusiak. Oraingoz, 87 partaidek eman du izena Kirolprobak.com webgunean, horietatik, 36 dira emakumezkoak eta gainerakoak gizonezkoak. 

Iaz, 150 pasa

Berez, irailaren 28a da online izena emateko azkeneko eguna, baina libre dauden plazak lehenago betetzen badira, itxi egingo da online izen-ematea eta Marraskilo Tourraren egunean bertan eman beharko da izena, online baino 10 euro gehiago ordainduta. Iaz, 150 parte-hartzaile pasa izan ziren.

Urriaren 5ean egingo da Marraskilo Tour mendi ibilaldia. Aurten ere, kirol probaren ezaugarriak aurreko urteetako ezaugarri bertsuak izango ditu. Ibilbide osoa edo erdia egiteko aukera izango da. Osoa, goizeko seietan abiatuko da Plaza Berritik eta 35 km izango ditu, 1.800m-ko desnibelarekin; erdia, berriz, goizeko zortzietan hasiko da, 20 km izango ditu eta 1.000m-ko desnibela.

Bazkaria ere bai

Ibilbidea anoa postuak izango dira, partaideei jan-edana emateko. Amaieran, berriz, Arane kiroldegian dutxatzeko aukera emango dute eta eguna borobiltzeko, bazkaria egingo dute. 

Izena emateko prezioak honakoak dira: 

  • Kirolprobak webgunean, 20 euro (berdin da ibilaldi osoa ala erdia).
  • Soraluzeko Mendi Taldeko bazkideek 15 euro
  • Egunean bertan izena emanda, 30 euro.