Bilboko hilketa matxista gaitzetsi zuten

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 14a, 09:02

Atzo iluntzean, barikua, beste herri askotan moduan, Sorauzen ere gaitzetsi zen bezperan Bilbon izandako hilketa matxista. Udal ordezkariak izan ziren pankartari eusten, atzean 70 herritar pasaren babesa zutela. Mesedeetako jaietan etenaldia egin zuten protesta modura eta bertako ordezkaritza ere jaitsi zen Plaza Barrira. Horrez aparte, besteak beste, Kooperatiba itxi egin zuten bitarte horretan eta bezperan, Udalak emakumearen hilketa zein indarkeria matxista gaitzesteko adierazpen instituzionala argitaratu zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.