Dakar Rallyko esperientzia protagonistekin

Ubane Madera Zangitu 2024ko ira. 13a, 11:51

Fernando Garcia Eibarko ekitaldia iragartzeko kartelaren ondoan, atzo, eguena.

Bihar, zapatua, iazko Dakar Rallyan parte hartu zuen Fernando Garcia soraluzetarrak bertan izandako esperientzia partekatuko du bertatik bertara Eibarren. Batetik, lasterketara eraman zuten Txikitin kamioia ikusgai izango da 10:00etatik 20:00ak arte Untzaga plazan. Bestetik, 12:00etan, Garciak eta hark Dakarren taldekide izan zuen Ignacio Corcuera Livingston pilotuak Saudi Arabian gauzatutako rallyari buruzko hitzaldi-solasaldia eskainiko dute. Fernando Garciak esandakoaren arabera, Soraluzen gauza bera egingo dute Udalak hitzordua eman bezain laster. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.