Soraluze Pilota Elkarteak pilotari berria izango du aurten taldean, Ander Etxaniz bergararra. Gazteak bihar izango du debuta Soraluzerekin. Manex Balerdi atzelaria bikotekide duela jokatu du Gipuzkoako eskuz binakako txapelketaren lehen partida.
Bergarako taldetik etorriko da Etxaniz, besteak beste, Soraluzeko taldean maila aldetik ondo dabiltzalako. Manex Balerdi antzuolarrak , berriz, badaramatza sei urte Soraluzeko Pilota Elkartearekin lehiatzen, nagusien mailan. Bihar, biek osatuko dute bikotea.
Lehen fasea
Gipuzkoako eskuz binakakoari dagokionez, bihar hasiko da txapelketaren lehen fasea. Ohorezko Mailan, lauko bi taldek jokatuko dute. Lehenengo, talde bakoitzekoek joan-etorrira jokatuko dute euren artean, guztira 6 partidu. Lehen faseko seigarren eta azken jardunaldiko partidak urriaren 20ko asteburuan jokatuko dira.
Ondoren, talde bakoitzeko lehen bi bikoteak finalerdietara pasatuko dira ea hirugarrenak eta laugarrenak jaitsiera fasea jokatuko dute beste taldekoen kontra.
Palak eta errendimendu mailakoa
Osterantzean, Soraluzeko Pilota Elkarteko pilotariek, oraingoz, ez dute paletako txapelketetan parte hartuko. Bertan diharduten pilotariak lesionatuta edo min hartuta daude eta entrenatzen bakarrik jardungo dute.
Errendimendu mailako pilotariei dagokienez, berriz, haiek aste honetan hasi dira entrenamenduetan.
Azkenik, eskola mailakoak irailaren 25ean hasiko dute ikasturtea.