Aurtengo urtarriletik etengabe behera egiten ibili ondoren, abuztuan, gora egin du langabeziak Soraluzen. Uztaileko datuekin alderatuta, puntu bat pasa handitu da, %10,47tik %11,67ra iritsiz. Langabe kopurutan begiratuta, 183tik 204 kontabilizatzera pasatu dira, 21 gehiago, beraz.
Oro har, Debabarreneko herri guztietan egin du gora langabeziak abuztuan140 langabe gehiagorekin, eta, tasa pasatu da %10,06koa izatetik %10,60koa izatera.
Sei udalerrien artean, tasarik altuena duena Eibar da, %12,53rekin, eta, bigarrena da Soraluze. Baina proportzioan, Soraluzen igo da gehien langabezia abuztuan, aurtengo martxoko tasa berberean kokatzeraino. Harekin batera, aurtengo hirugarren tasarik altuena izan da abuztuan neurtutakoa.
Hona hemen datuak herriz herri:
- Deba 180 %6,82
- Eibar 1.570 %12,53
- Elgoibar 511 %9,58
- Mendaro 87 %8,81
- Mutriku 190 %7,24
- Soraluze 204 %11,67
- Debabarrena 2.742 %10,60