Ohiko ordutegia berreskuratu eta bihartik, astean birritan izango da Anje Eskartza kirol orientatzailea herritarrei zerbitzua eskaintzen. Maritzenetan, 09:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 16:00etara eskainiko du zerbitzua eta eguenetan, 11:15etik 13:15era.
Indar ariketak, ibilaldiak…
Gainera, eguenetan, 11:15etik 12:00etara indar ariketak egingo dituzte eta bi astean behin, martitzenetan, anbulatorioan bertan emango dute orientazioa,11:00etatik 13:00ak bitartean.
Goazen kirol orientazioa jarduera fisikoa egiten duen edo egin nahi duen edozein herritarri zuzendutako doako zerbitzua da. Aholkularitzaz gainera, jarduera fisikoa bultzatzeko bestelako ekimenak ere egiten dituzte, ibilaldi osasuntsuak, tailerrak eta beste.