Asier Heriz eta Iñaki Saez Avilarako espetxera bidean auto istripuz hil ziren orain dela 23 urte, 2001eko irailaren 8an.
Atzo, domeka, 90 bat herritarrek bat egin zuten Asier Herizen eta Iñaki Saezen heriotzaren 23. urteurrenaren harira deitutako elkarretaratzean. Plaza Berrian 13:00etan izan ziren haien senideak eta lagunak eta beste zenbait herritar eta ordezkari politiko. Dagozkien eskubideen alde. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera leloarekin egin zuten elkarretaratzea. Datorren zapaturako, berriz, oroimen ekitaldia deitu dute. Karakaten izango da, bi gazteen aldeko oroimenezko monolitoaren eta pagoaren aurrean.
Asier Heriz eta Iñaki Saez Avilarako espetxera bidean auto istripuz hil ziren orain dela 23 urte, 2001eko irailaren 8an.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.