Zein lekutan izan dira plazentziatarrak uda sasoian? Ivan Ayorak Pirineotan ateratako argazkiak dira segidakoak, Plaentxia.eus-en Udako Argazkien Lehiaketara bidali dituenak. Irailaren 5era arteko epea dago argazkiak bidali eta saria irabazteko!
Bidali zure argazkiak eta sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:
1. saria: Bi pertsonarendako jatordua Txurruka jatetxean.
2. saria: Egotzako gazta.
Parte hartzaile guztiek opari jasoko dute Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartearen autorako pegatina ("karakola").
Posta elektronikoz plaentxia@pilpilean.eus helbidera edo Whatsapp/Telegram bidez 699868729 zenbakira.
Oharra: Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.