OINARRIAK
- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa.
- Argazkia non ateratakoa den.
- Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 5era arte.
- Bidali posta elektronikoz plaentxia@pilpilean.eus helbidera edo Whatsapp/Telegram bidez 699868729 zenbakira.
- Soraluzen jaio edo bizi den edozeinek parte hartu ahal izango du.
- Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
- Argazkiek originalak izan beharko dute.
- Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
- Bi sari egongo dira eta honela erabakiko dira irabazleak:
- Lehen saria izendatzeko epamahaia osatuko dute herriko bi argazkilarik eta Pil-pilean herri komunikabideko kide batek. Epamahaikideek argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
- Publikoaren saria izendatzeko irailaren 6tik 10era bitartean bozketa zabalduko da Plaentxia.eus-en.
- Jasotako argazkiak Pil-pileanen artxiboan gordeko dira, eta, noizbait argitaratuz gero, egilearen izena adieraziko da.
SARIAK
Epaimahaiaren saria: Bi pertsonarendako jatordua Txurruka jatetxean.
Publikoaren saria: Egotzako gazta.
Parte hartzaile guztiek Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartearen autorako pegatina ("karakola") jasoko dute opari.