UDAKO ARGAZKIEN LEHIAKETA

Plazentziatarren udako argazkiak, Marta Ayora

Erredakzioa 2024ko abuztuaren 30a

Zein lekutan izan dira plazentziatarrak uda sasoian? Marta Ayorak Tenerifen, Getarian, Orion eta Peñiscolan ateratako argazkiak dira segidakoak, Plaentxia.eus-en Udako Argazkien Lehiaketara bidali dituenak. Irailaren 5era arteko epea dago argazkiak bidali eta saria irabazteko!

Bidali zure argazkiak eta sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:

1. saria: Bi pertsonarendako jatordua Txurruka jatetxean.
2. saria: Egotzako gazta.  
Parte hartzaile guztiek opari jasoko dute Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartearen autorako pegatina ("karakola"). 

Irudiak bidaltzeko

Posta elektronikoz plaentxia@pilpilean.eus helbidera edo Whatsapp/Telegram bidez 699868729 zenbakira. 

Oharra: Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.