UDAKO ARGAZKIEN LEHIAKETA

Plazentziatarren udako argazkiak, Aitor Oregi

Erredakzioa 2024ko abu. 30a, 10:02

Zein lekutan izan dira plazentziatarrak uda sasoian? Aitor Oregik Galizian, Piriniotan, Montenegron eta Bosnian ateratako argazkiak dira segidakoak, Plaentxia.eus-en Udako Argazkien Lehiaketara bidali dituenak. Irailaren 5era arteko epea dago argazkiak bidali eta saria irabazteko!

Bidali zure argazkiak eta sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:

1. saria: Bi pertsonarendako jatordua Txurruka jatetxean.
2. saria: Egotzako gazta.  
Parte hartzaile guztiek opari jasoko dute Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartearen autorako pegatina ("karakola"). 

Irudiak bidaltzeko

Posta elektronikoz plaentxia@pilpilean.eus helbidera edo Whatsapp/Telegram bidez 699868729 zenbakira. 

Oharra: Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.