Hasi da denboraldi prestaketa Sorarentzat

Ubane Madera Zangitu 2024ko abu. 25a, 10:10

Soraluze Futbol Taldea hasi da 2024-2025 denboraldia prestatzen. Kadete mailakoak  entrenatzen dabiltza dagoeneko eta datorren astean gauza bera egingo dute Jubenil eta Gorengo mailako taldeek. Liga hasten lehenak, berriz, Kadeteak eta Erregional taldeak izango dira, biak ala biak gorengo mailan daudelako. Irailaren 21ean izango dute lehen jardunaldia.

Entrenatzaileak izendatuta eta taldeak osatuta, Sora futbol taldean dagoeneko hasi dira entrenamendutan. Kadeteak izan dira lehenak eta segituan hasiko dira Jubenilak eta Gorengo mailakoak, datorren astean.

Ligari dagokionez, irailaren 21ean jokatuko dituzte lehen partidak Sorako Kadeteek eta Gorengokoek, biak ala biak gorengo mailan daudelako. Etxetik kanpo jokatuko dute bi taldeek. Astebete geroago  Irailaren 28an, berriz, estreinatuko dira Jubenilak, lehen mailako Kadeteak (bi talde izango dira kadeteetan aurten) eta Infantilak.

Hain justu, irailaren 28ko asteburuan egingo dute talde guztien aurkezpena Ezoziko Futbol Zelaian.

Gorengo mailan entrenatzaile berria

Entrenatzaileei dagokienez, Gorengo mailan berria izango dute aurtengo denboraldian: Ibon Leibar bergararra. Gainerako taldeei dagokienez, honakoak izango dituzte entrenatzaile:

  • Jubenil mailan: Jokin Arrillaga.
  • Kadete gorengo  mailan: Aitor Barrutia eta Aitor Gomez.
  • Kadete lehen mailan: Victor Perez.
  • Infantil A: Lander Zubizarreta eta Iker Urkiri.
  • Infantil B: Asier Gomez eta Alain Yanguas.
  • Alebin 1: Peio Arantzeta eta Aitor Estevez.
  • Alebin 2: Julen Gabilondo eta Manex Osinaga.
  • Benjamin 1: Unax eta Aiert
  • Benjamin 2: Naroa eta Ane
  • Atezainena: Unax eta Ion Urdan