Irailaren 7an, 11:00etatik 13:00etara bitartean izango da errugbiaz gozatzeko aukera Ezoziko zelaian, IV. Beteranoen Egunaren bueltan.
11:00etan elkartu eta lehenengo, jokalari beteranoen arteko bi errugbi partida jokatuko dituzte. Eibarko Putre Zaharrak eta Soragazteak taldeetako beteranoek elkarrekin osatuko dute ekipo bat; bestea, berriz, Iruñeako La Unica eta Donostiako Sai Zaharrak taldeetako beteranoek osatuko dute.
Bi partidak amaituta, gazteenei lekua egin eta bertaratzen diren umeekin batera jokatuko dute guztiek. Soragazteak Rugby Klubetik esan dutenez, azken partida horretan nahi duten ume guztiek parte har dezakete, bertakoak izan zein kanpotik etorritakoak izan, errugbi jokalariak izan zein bestelakoak.
IV. Beteranoen Eguna borobiltzeko, frontoian elkartuko dira guztiak, paella baten bueltan.
Irailaren erdialdean
Beteranoen eguna ez ezik, 2024-2025 denboraldia prestatzen ere badabil Soragazteak Rugby Kluba. Datorren astean egingo dute batzarra xehetasunak lotzeko, baina aurreratu dutenez, irailaren erdialdean hasiko dute denboraldi berria.
Infantil eta alebin mailetan izango dituzte taldeak aurten.