Euskara ikasteko dirulaguntza deialdiari dagokienez, udalerrian erroldatuta dauden herritarrei euskara ikasteko prozesua burutu dezaten laguntzeko ematen diren dirulaguntzak dira, ohiko ikastaroetarako, udakoetarako zein barnetegietarako.
Herriz kanpoko formazio ikastaroetara joateko garraio-dirulaguntza deialdiari dagokionez, berriz, garraio-gastuak ordaintzen laguntzeko dirulaguntza da ematen dutena, izan HHI/EPA ikastetxeren batek antolatuak edo izan Lanbidek antolatutakoak
Horiez gain, Musika eskolako kuotak ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak ere badaude; azken horiek irailaren 6ra arte eska daitezke.
Kasu honetan, Soraluzen erroldatuta egon beharra dago eta baldintzak dira aurreko ikasturtean Musika Eskolak ematen dituen ikasketa-beketako bat jaso izana, ikasketak aprobetxamendu egokiarekin amaitu izana eta familia eskatzailea ahultasun ekonomikoa eta bazterketa sozialerako arrisku egoeran egotea.
Urrian institutukoak
Eta besteak beste, Bigarren Hezkuntzako ikasleen familiei liburuak, lizentzia digitalak eta materialaren kuota ordaintzeko dirulaguntza ere izango da. Azken horiek eskatzeko epea urriaren 1ean zabalduko da eta urriaren 31n itxi.
Eskaerak aurrez aurre edo online
Dirulaguntzak eskatzeko Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretara jo behar da. Horretarako, bi bide daude:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz, udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Kontsultatu udalak eskaintzen dituen dirulaguntza guztien gaineko informazioa Soraluze.eus webgunean.