Total Energies enpresa frantsesak proiektu bat lantzen dihardu industriak atmosferara isurtzen duen CO2a itsasoaren geruzan injektatu eta fosilizatzeko eta basaltozko harriek informazio interesgarria ematen diete proiektu horretan aurrera egiteko.
Iaz herriko elizako harriak aztertzera etorri ziren moduan, aurten ere geologo talde bat herrira etorri da, oraingoan, San Andres auzoko haitzetara, bertako agerpen geologikoa aztertu eta laginak hartzera. Taldearen ordezkariak Plaentxia.eus-i azaldu zionez, "normalean, mota honetako harriak urpean aurkitzen dira eta ondorioz oso garestia da haiek lortu eta ikertzea. Hori dela eta, Soraluzeko haitzek aukera oso ona eskaintzen dute maiterial hau modu errazean eskuratzeko eta aztertzeko".