Astelehenean onartutako Plan Bereziaren arabera, Bergarako Construcciones Artzamendi enpresak jarduera berria ezarri ahalko du Amillaga eremuan. Hain justu, hara sartzeko dagoen zubitik Maltzagara aldeko pabiloi zatian egokituko du gunea.
Unai Larreategi alkateak emandako xehetasunen arabera, oraindik tramite administratiboak bukatu beharko dira; ondo bidean, hiru hilabete barru bukatzea aurreikusten dute. Eta horren ostean hasiko dira Artzamendiren berziklatze gunea egokitzeko lanak.
Amillaga eremura sartzeko zubitik Soraluzera aldeko partean, berriz, negozio txikiendako (iturgintza, igeltseritza...) pabiloiak egokitzeko aukera ere izango da astelehenean onartu zuten Plan Berezia baliatuta.