Datorren urtean ere, Santa Ana eguna izango da herriko jai-egun ofiziala

Ubane Madera Zangitu 2024ko abu. 2a, 09:03

Astelehenean, udalbatzarrak erabaki zuen Soraluzeko datorren urteko jai-eguna Santa Ana eguna, uztailaren 26a izendatzea, betiko moduan. Datorren urtean, baina, ezaugarri berezi bat izango du herriko jai-egun horrek, izan ere, zapatua da.

Datorren urteko Santa Ana eguna zapatua denez, askok berez, jai izango dute egutegian. Baina beste askok ez, dendariek, adibidez. Horregatik, udalbatzarrak erabaki zuen zapatua izan arren ere berdin izendatzea uztailaren 26a herriko jai-egun. Berezko egutegian jai duenak ba beste egun baten hartu dezake jai.