Soraluzeko Jaiak 2024

Hirugarrenez, Jubiletak txapeldun

Ubane Madera Zangitu 2024ko uzt. 25a, 11:07

Atzo jokatutako Futbito Txapelketako finaletan, Jubiletak taldeak irabazi zuen liga eta Drink Team taldeak, berriz, Kopa. Kopakoa penaltietara eta guzti ailegatu zen. Finalean, berriz, ikusi zen batzuetan txakur zaharra izatea ez dela horren txarra eta hirugarren urtez jarraian Jubiletak taldea izan zen garaile. Kontuak kontu, atzokoan, intentsu baina kiroltasunez eta garbi jokatu ziren bi partidak, Araneko frontoia lepo bete zutenen txalo zaparradek eta animo oihuek lagunduta. Eta hantxe izan zen presente bere lagunengan Manex Dominguez Etxaniz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.