Gaur, martitzena, erabakiko da zeinek jokatuko duen futbito ligako finala, bihar. Finalerdiak joan den barikuan jokatu zituzten. Lehenengo finalerdia, Jubiletak taldeak irabazi zuen eta bera izango da biharko finalistetako bat. Baina bigarren finalerdia bukatzeko 20 minutu falta zirela, jokalari batek errotula apurtu zuen eta bertan behera laga behar izan zuten partidua. Hori horrela, gaur, 21:00etan bukatuko dute Nothingan Miedoren eta LTCren arteko finalerdia eta erabakiko da zein izango den bigarren finalista.
Joan den barikuan, jokalariaren istripua gertatu aurretik, Nothingan Miedo taldea 3-1 zihoan irabazten LTC taldeari. 20 minutu falta ziren finalerdia bukatzeko, beraz, gaur, markagailu horrekin jokatuko dituzte falta diren 20 minutuak.
Bihar finala
Gaur, 21:00etan hasiko da finalerdia eta irabazten duenak bihar, 19:30ean, jokatuko du finala Jubiletak taldearen kontra. Kopari dagokion finala ere bihar jokatuko dute Drink Team eta Marsorak, ligako finalaren aurretik, 17:45ean.