Soraluzeko Arrozak topaketaren laugarren edizioa izango da aurtengoa, Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak, Zabaltzen Sartu Kooperatiba Elkarteak eta Soraluzeko Udalak antolatuta.
Txartelak bi euroan
Uztailaren 27an (zapatua) gauzatuko da. Hain justu, parte hartzaileak goizeko 11:00etan elkartuko dira Zubi Nagusian eta bakoitzak bere txokoan, arroza prestatzeari ekingo dio. 13:00ak aldera, Batubaroa batukadak girotuko du ingurua.
Ondoren, 13:30ak aldera, arroza dastatzeko aukera izango dute hurreratzen diren herritarrek, bi euroan salduko diren txartelen truke.
Arroza egiteko osagaiak erosteko dirua zein sutegiak, mahaiak eta beste hainbat material antolakuntzak jarriko ditu. Izena emateko jarri behar da harremanetan Ariannerekin (601602347) edo Uxuerekin (603678226).