San Andresko jaiak

Arrillagak eta Sudupek jantzi dute txapela

Egoitz Unamuno 2024ko uzt. 15a, 10:42

Zapatuan, Iokin Arrillagak eta Unax Sudupek jantzi zuten Asier eta Iñakiren Omenezko 23. Pilota Txapelketaren txapela, Ibai Tajuelori eta Argoitz Ariznabarretari 22 eta 15 irabazita, partidu luze eta piloteatu baten ostean. Armailetan jendetza batu zen eta giro ederrean jokatu zen finala. 

 

Bestalde, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduan, Iosu Unanuek eta Aimar Perezek 22 eta 16 irabazi zieten Aiert Losadari eta Hodei Tajuelori. 

Txapelketako antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartu duten 17 bikoteei eta lagundu duten eragile eta pertsona guztiei.