Errabaleko Mabel ile-apaindegira goizaldeko 04:00ak inguruan sartu dira. Alarmak Ertzaintzari abisatu dio eta baita jabeari ere. Ile-apaindegiko kristala apurtuta sartu dira barrura eta zegoen dirua, behintzat, eraman egin dute. Dena den, oraindik beste zerbait falta den ikuskatzea falta da.
Hori bai, azkeneko lapurreten ondorioz, -Mabelen bertan aurtengo urtarrilean sartu ziren- lapurrak uxatzeko kea isurtzen duen sistema zuen jarrita jabeak eta funtzionatu du. Establezimendu osoa kez bete da eta norbait barruan izanez gero, itolarria sentituko zuen. Mabeleko jabeak uste du horrek lapurrak uxatu egin dituela establezimendutik eta espero du diruaz aparteko askorik eraman ez izana. Bestalde, alarma sistemak, lapurra grabatu egin du.
Negabin oso haserre
Negabiri dagokionez, 09:00etan, ile-apaintzailea lanera joan denean leihoa zabalik zegoela ikusi eta orduantxe jabetu dira gertatutakoaz. Goizean bueltatu da Ertzaintza, oraingoan Santa Ana kalera, eta, lekua ikuskatzen aritu dira. Negabitik zenbait gauza faltan igarri dituzte baina oraindik ez dakite zenbat eta zer.
Oso haserre zeuden bertakoak. Justu ekainean lapurreta egin zieten eta lapurrak kamerarekin grabatuta egon arren, uste dute "ez dutela ondoriorik izan" eta lapurrak, berriro ere, "berberak" izan direla.