Bizilagun batek 04:00etan zaratak entzun ditu etxe azpian, baina parranda kontuak zirela pentsatu du.
Hala, goizera arte inor ez da konturatu zerbait gertatu denik. Ile-apaindegiko ugazabetako bat lanera zihoala jabetu da gertatutakoaz. Kontatu duenez, ile-apaindegiko leihoa erdi zabalik ikusi du eta begiratzera joan denean, dena lurretik botata zegoela konturatu da, ordenagailua ere falta zen. Orduan, Ertzaintzari abisatu dio.
Gaineratutakoaren arabera, kamerak ditu jarrita establezimenduan, jakitun inguruko komertzioetan lapurretan egin izan dutela behin baino gehiagotan. Eta dioenez, guztia dago bertan grabatuta. Ertzaintzari emango dizkio grabazioak salaketa jartzeaz bat.