Sindikatuak eta politikariak negoziatzen ibili diren bitartean protestei eten egin dieten arren, Geroak Kaltetutako Plataformakoak atzera ere kalean dira, bost urteotan aldarrikatzen hasi ziren aldarrikapen berbera egiten.
Atzo, EAEko Lehendakari berria aukeratzeko egin zen ekitaldia aprobetxatu zuten euren aldarrikapenerako eta elkarretaratzea egin zuten.
Prentsa oharrean, berriz, tonua altxatu, eta, salatu dute “egoera esperpentikoa” bizi dutela, “zentzugabekoa” (…) “botere instituzional guztiak (gobernua, alderdi politikoak, sindikatuak, patronala, Gipuzkoako Diputazioa eta Geroa EPSVa) Gipuzkoako erretiratu batzuen kontra. Kuriosoa eta ezohikoa”.