MATRIKULAZIOA

Datorren ikasturtean hockeyan izena emateko matrikula-epea zabalik

Ubane Madera Zangitu 2024ko eka. 21a, 10:00

Zabalik dago datorren ikasturtean Marras Hockey Taldean parte hartzeko izena emateko epea. Deialdia da LH3tik LH6ra bitarteko umeentzat. Entrenamenduak eguenetan izango dira, 2015-2016koentzat 18:15ean eta 2013-2014koentzat 19:30ean. Marrasetik esan dutenez, kuotaren ordainketa aurrerago egingo da. Lehen aldiz izen ematen dutenei probatzeko tarte bat eskainiko zaie. Izen-emate formularioa barruan dago.

Astelehenera arte, ekainaren 24ra arte, eman daiteke izena 2024-2025 ikasturtean hockeyan parte hartzeko, Marras Irristaketa Taldearen eskutik. LH3tik LH6ra bitarteko umeei zuzendutako deialdia da honakoa.

Izena emateko, HEMEN KLIKATUTA dagoen formularioa bete beharra dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.