Azken hilabeteotan, ligaxka jokatzen ibili dira Soraluzeko Pilota Elkarteko pilotari gazteak eta gaur, barikua, ligaxkako finalak jokatuko dituzte, ikasturte amaierako jaialdian. Finalera iritsi ez direnek, berriz, elkarren arteko lagunartekoak jokatuko dituzte. 40 pilotari inguru elkartuko dira eta 16:00etan hasita, pilota partidaz beteko da Araneko frontoia.
Partida bakoitzaren amaieran, merendola izango dute pilota eskolakoek, Mendizabal okindegiaren, Egotza, Gaztaren eta Okelia harategiaren eskutik. Eta jaialdia borobiltzeko, sariak izango dira denentzat.
19:00etarako amaituko dute guztia, ze segidan, 19:15ean, Euskal Ligako finalerdia jokatuko du Manex Balerdi Soraluze Pilota Elkarteko atzelariak, Gasteizko Txukun Lakua klubeko Xabi Ruizen kontra.