2023-2024 denboraldia bukatuta, Soraluze Futbol Taldeak denboraldi amaierako afaria egin zuen joan den zapatuan. 55 lagun elkartu ziren Txurruka jatetxean, entrenatzaileak, delegatuak eta Jubenil eta Gorengo mailetako jokalariak. Ohi denez, bertan, denboraldiko jokalaririk baliotsuenak eta goleatzaileak saritu zituzten. Barruan jokalarien zerrenda. Argazkiak: Gorka Zubiaurre.
Kadete mailan, jokalari baliotsuena Julen Calderon izan da eta goleatzailea, berriz, Unax Rodriguez.
Jubenil mailan, jokalari baliotsuena Eneko Felix izan da eta goleatzailea, berriz, Josu Leturiondo.
Azkenik, Gorengo mailan, jokalari baliotsuenaren zein goleatzailearen saria Mikel Oregi Leturiondo Leturi eman zizkioten.