Oreka Art Gallery

Ikusmina eragin zuen Koldobika Jauregiren erakusketaren inaugurazioak

Ubane Madera Zangitu 2024ko eka. 16a, 09:01

Barikuan, Koldobika Jauregi artista entzutetsuak erakusketa inauguratu zuen Oreka art galerian. Ekitaldi jendetsua izan zen, herritarrekin batera, bertan izan ziren bestelako artistak eta baita udal ordezkariak ere. Jauregik Soraluzera ekarri duen obraren gaineko azalpenak eman zituen eta besteak beste, Soraluze moduko herri txikietan ere halako erakusketak egotearen beharra eta garrantzia nabarmendu zituen. Jauregik, esaterako, Guggenheim museoan izan ditu lanak ikusgai, baita Euskal Herriko, Estatuko eta Europako bestelako galeria ugaritan ere eta orain, uztailaren 31ra arte, Soraluzen ere bai. Inaugurazioaren aurretik, artistak elkarrizketa eskaini zion Plaentxia.eus atariari.