EUROPAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK 2024

EH Bilduren Orain Errepublikak koalizioa nagusi Debabarrenean

Erredakzioa 2024ko eka. 9a, 23:20

Debabarreneko mapan EH Bilduk irabazi duen herriak berdez eta PSE-EErenak gorriz.

Debabarrenean EH Bilduren Orain Errepublikak koalizioak eskuratu ditu boto gehien, 8.623. PSE-EE izan da bigarren indarra 8.251 botorekin eta EAJren Ceus koalizioa hirugarrena 6.132 botorekin. Herriz herriko emaitzei erreparatuz gero, EHBilduk irabazi du sei herritan: Elgoibarren, Deban, Mutrikun, Soraluzen, Mendaron eta Mallabian; PSE-EEk bi herritan: Eibarren eta Ermuan. Ikus jarraian bailarako eta herriz herriko datuak. 

Jarraian datu guztiak herriz herri:

Eibarren PSE-EEk irabazi du

Ermuan PSE-EE garaile

Elgoibarren EH Bildu lehen indarra

Deban EH Bildu bozkatuena

Mutrikun EH Bilduk irabazi du

Soraluzen EH Bilduk bozka gehien

Mendaron EH Bildu garaile

Mallabian EH Bildu lehen indarra

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.