2019ko Europako Hauteskundeetako datuekin alderatuz gero, Soraluzen, hiru alderdi nagusiek behera egin dute. 2019an moduan, EH Bilduk osatutako koalizioa nagusitu da udalerrian, baina 2019an baino 62 boto gutxiago eskuratu ditu. EAJren koalizioa izan da bigarren, baina 293 boto gutxiago eskuratu ditu eta hirugarren izan da PSOE, kasu honetan, galera txikiagoarekin, 19 boto gutxiago bakarrik izan baititu.
Berdin gertatu zaie Podemosi eta Sumarri ere; bien botoak batu arren, 2019an baino 79 boto gutxiago eskuratu dituzte.
Eskumak, aldiz, gora egin du. PPk 2019an baino 15 boto gehiago eskuratu ditu eta 13 boto gehiago, berriz, VOXek.
HEMEN klikatuta hauteskundeen historikoko emaitzak ikusgai.
Abstentzioak gora
Abstentzioa %48,45 ingurukoa izan da gaur eta hortaz, nabarmen egin du gora 2019arekin alderatuta, orduko hartan %31,08koa izan baitzen. Dena den, kontuan hartu beharra dago 2019an hiru erakundetarako hauteskundeak egun berean suertatu zirela, Udaletarakoak, Aldundikoak eta Europakoak.