Eguerdi inguruan, tarteka ilarak sortu dira hautets-mahaietan, baina ez da asko itxaron behar botoa emateko.
Gaur, domeka, normaltasunez eratu dira hautets-mahaiak eta hautetsontziak 09:00etarako zabaldu dituzte. Bertan dauden herritarrek kontatu dutenez, 10:30ak ingurura arte ez da mugimendu larregirik egon baina orain, 12:00ak bueltan hasi dira herritarrak botoa ematera joaten. Laster, 14:00etan emango dituzte lehen parte-hartze datuak.
Eguerdi inguruan, tarteka ilarak sortu dira hautets-mahaietan, baina ez da asko itxaron behar botoa emateko.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.