Guztira bost mahai izango dira 20:00ak arte zabalik herritarren botoak hartzeko gertu. Hauteskundeen jarraipena Plaentxia.eus atariak egingo du. Egunez, hauteslekuetan jasotako irudiak eta datuak kaleratuko ditu eta 20:00etatik, aurrera, kontaketa amaitu orduko emango ditu Soraluzeko datuak
Bost lekutan izango da bozkatzeko aukera, ludotekan, liburutegian, erakusketa gelan eta AEKren ikasgelan. Bizitokiaren eta abizenen arabera ordenatu eta hautets-mahai bakoitzaren kanpoko aldean izango da bertan botoa eman ahal izango duten herritarren zerrenda. Dena den, udal langileak bertan izango dira behar dutenei laguntasuna ematen.
2019an egin ziren Europako Parlamenturako azken hauteskundeak. Soraluzen, EH Bilduk eskuratu zituen boto gehien, 763. Bigarren izan zen EAJ-PNV, 625 botorekin. Hirugarren PSE-EE, 341 botorekin eta laugarren, Elkarrekin, 129 botorekin. Gainerakoek hortik beherako kopuruak eskuratu zituzten.