Joan den ekainaren 1ean, Lasturko Bolari Egunaren barruan, Lehendakari Saria jokatu zuten Gipuzkoako txapelketaren sailkapen orokorraren lehen 64 postuetan sailkatu diren bolariek. Guztien artean lehena Unai Loiola elgoibartarra geratu zen eta beraz, bera izendatu zen Lehendakari Sariko txapeldun.
Lasturren jokatutako Lehendakari Sarian bigarren izan zen Sergio Rodriguez, hirugarren Bittor Astigarraga eta Gartzi Gorosabel, laugarren. Soraluzeko lehena, berriz, Jose Antonio Nuñez izan zen.
Asteburu honetan, berriz, Ezozin dute hitzordua, Erromerixa Egunaren bueltan. 18:00etan zabalduko dute bolatokia eta 19:00etan hasiko da txapelketa. Sei sari izango dira jokoan.
- 1- 100 euro eta Egotzako gazta.
- 2- 80 euro.
- 3- 60 euro.
- 4. 40 euro.
- 5- 20 euro.
- 6- Lizagasar sagardo kaxa.