Gaur Soraluzen izan dira, besteak beste, Gipuzkoako ordezkari Rafaela Romero eta Miren Gallastegi eta Soraluzeko ordezkari Patricia Borinaga. Haiekin batera ibili dira alderdi sozialistako bestelako kide beterano zein gazteago batzuk ere.
Alderdi sozialistaren poltsak, materiala eta arrosak oparitu dizkiete herritarrei, eta, noski, Europarako duten programa politikoaren berri dakarten esku-orriak eta domekarako botoak ere banatu dituzte.
Oro har, sozialisten ustez “Europa gehiago” behar da eta haren onurak nabarmendu dituzte, esaterako, Europako funtsak, ERTEak zein “berriztagarrien hedatzea”. Eta aurrera begirako proposamenak egin dituzte: “Agenda Berdea, kalitatezko lanpostuak, Fortuna Handientzako zerga" eta beste.