Urte hasieran hartutako beheranzko joerari eutsi egin dio langabeziak maiatzean. Beste koska bat behera egin eta %11,27ko tasa laga du joan den hilabeteak, 197 langabe kontabilizatuta. Urte hasieratik hona, Soraluzeko langabezia tasa jaitsi da %12,59tik %11,27ra. Hori bai, eskualdeko bigarren tasarik altuena izaten segitzen du Soraluzekoak.
Maiatzak datu onak laga ditu langabeziari dagokionean. Debabarrenean, batean izan ezik, beste herri guztietan behera egin du eta %10,19ko tasa orokorra laga du.
Soraluzen, gainera, eutsi egin dio langabeziak urte hasieratik duen beheranzko joerari; otsailean jaitsi zen %12tik eta harrezkero jaisten segitzen du, maiatzean %11,27ra arte iristeraino.