Joan den barikuko elkarretaratzean gogora ekarri zutenez, ekainaren 15ean, Sare Herritarrak euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko herritar sarea aurkeztu zuela 10 urte beteko dira. San Telmoko ekitaldiaren bitartez eman zioten hasiera ibilbideari eta orain, 10 urte horietan egindako ibilbidearen balantzea egin eta egindako urratsak “balioan jartzeko” ekitaldia egingo dute ekainaren 23an San Telmon.
Horrez aparte, gogora ekarri zuten lehenago, ekainaren 14an eta 15ean, egitarau betea antolatu dutela Abadiñon egingo den Lasterbidean elkartasun lasterketarako, ekimen horrek ere 10 urte betetzen dituelako.