2024ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XLI. Edizioaren baitan jokatu zituzten atletismoko frogak maiatzaren 25ean, Basaurin.
Kirolarien artean, Lide Sudupe Ostolaza 13 urteko soraluzetarrak 500 metro lisoko karrera korritu zuen, Gipuzkoako Atletismoko Federazioak konbokatuta bertaratu zen korrikalari soraluzetarra.
BIDEOAN ikus daitekeen moduan, nasai eskuratu zuen hirugarren postua eta brontzezko dominarekin bueltatu zen Bizkaitik.
Bi urte daramatza atletismoan Sudupek. Elgoibarko Mintxeta Elkartearekin entrenatzen du. Han dabiltza, baita ere, Jone Zubiaurre, Nerea Arriaga, Irati Calles eta Naia Rodriguez korrikalari soraluzetarrak.