Azken bi asteburutan, Gipuzkoako ordezkari moduan jokatu dituzte Euskadiko Jokoak Soraluze Pilota Elkarteko Aitz Arluziagak eta Zuhaitz Larrañagak, bi gazteak Gipuzkoako Txapeldunak baitira Infantil mailan.
Soraluzetarrek Bizkaiko eta Arabako hirugarren mailako txapeldunen kontra jokatu dituzte partida bana eta biak ala biak irabazi egin dituzte, erraz, gainera, 18-6 eta 18-7. Hartara, Euskadiko Jokoetako txapeldun izendatu dira asteburu honetan.
Debarrokoan aurrera
Bestalde, Dabarroko txapelketan aurrera doaz Soraluzeko ordezkariak. Jubenilek dagoeneko lortu dute finalerako txartela. Joan den astean, Eki Amuategik eta Mikel Caramanzanak 22-18 irabazi zuten Aloña Mendiren kontrako partida. Orain, Oñatiko eta Bergarako bikoteen arteko itzuliko partida jokatzea falta da jakiteko soraluzetarrek finalean zein izango duten kontrario. Joanekoan, Bergarak irabazi zuen, 22-13.
Emaitzekin segituz, lau t’erdiko txapelketatik kanpo geratu da Soraluze, atzo, jubenil bigarren mailan Mikel Caramanzanak 22-4 galdu baitzuen Alegiko Murua pilotariaren kontra.
Azkenik, bihar 19:30ean Araneko frontoian Debarroko finalerdia jokatuko dute Manex Balerdik eta Aitor Atxotegik Aloña Mendiko Biain eta Tatitegiren kontra.