Gaur goizean jokatu dute TriaTolon lagunarteko proba

Ander Gomez 2024ko eka. 1a, 14:17

TriaToloiaren 4. edizioa izan da eta 36 plazentziatar batu ditu Mutrikuko portuan. Igeriketa, bizikleta eta korrika probak egin dituzte, hiruko taldeetan eta erreleboka. Barruan emaitzak eta lehen hiru helmugaratzeak bideoan.

Pandemia garaian hainbat gaztek sortutako TriaTolon proba jokatu da gaur, ekainaren 1ean, Mutrikuko portuan. 2021ean aurrenekoz egiterakoan 7 talde izan ziren; aurtengoan, kopurua ia bikoiztuta, 12 taldek hartu dute parte.

Jarraian partaide guztiak:

Ez dira bakarrik egon, ordea: Paseoan zebiltzan mutrikuar ugari hurbildu dira, ezohiko proba honek sortutako ikusmirak jota, eta partaideen guraso eta lagun dezente ere bertan izan dira. Azken hauek, animatzeaz gain, lehen eta azken postuei begira egon dira batez ere, apustuak ez dira falta izan-eta...

Apustuak eta emaitzak

Porrari dagokionez, lehenengo, bigarren, hirugarren eta azken postuetan amaituko zuten taldeak asmatu behar ziren. Honakoak izan dira emaitzak:

  • 1. postua: Iker Amezua, Carlos de Cos eta Andoni Odriozola (4. taldea).
  • 2. postua: Mikel Recio, Aritz Perez eta Aitor Oregi (7.taldea).
  • 3. postua: Ivan Ayora, Ander Ariznabarreta eta Iokin Arrillaga (12.taldea).
  • Azken postua: Oier Fernandez, Mikel O. Leturiondo eta Mikel O. Cacho (8. taldea).

Lehen hiru helmugaratzeak.

Aurten, iaz bezala, ez du inork asmatu eta bildutako dirua hurrengo urteko sarirako gorde dute. Guztia batuta, 220 euro inguru dituzte zakuan.


Kartelen diseinua: Mikel Recio.