Gazteen azterketa eta proposamenak entzun ondoren, Unai Larreategi alkateak eta Maite Quintanila Haur eta Gazte zinegotziak banan-banan erantzun zieten haiei.
Halakoetan ohi denez, zenbait kasutan (gehienetan) bat egin zuten gazteek egindako diagnostikoarekin eta egoera konpontzeko hartuko dituzten neurrien berri eman zieten Institutuko ikasleen ordezkariei; beste zenbait kasutan, berriz, gaur egun dagoen egoera (argiztapena, kasu honetan) egokia dela uste izanda, aldaketarik ez egitea erabaki zuen Udalak eta horrela jakinarazi zien gazteei.