Aurten, parte hartuko duten enpresak 29 herrialdetatik bertaratuko dira, besteak beste, Alemania, Italia, Portugal, AEB, Japonia, Taiwan eta Turkia; guztira, 1.430 enpresa erakusketari izango dira eta 3.000 produktu eta zerbitzu inguru erakutsiko dizkiete bisitariei. Bestalde, aurten, Mexiko izango da 32. BIEMHeko herrialde gonbidatua, industriarako merkatu estrategikoa delako.
Makina erremintaren biurtekoa erreferente da munduan, berrikuntzan, teknologian, ezagutzan eta aukera komertzialetan. Nabarmentzekoa da, baita ere, duen tamaina: barrutiko sei pabiloi hartuko ditu.
Bihar, martitzena, emango dituzte aurtengo edizioaren gaineko xehetasun guztiak.